XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erabaki politiko honen bidez lurralde protestantea mugatuta geratu zen Alemanian, baina hori ez zen Alemanian bakarrik izan: Alemaniatik kanpo ere izan zen horrelakorik.

4) Europako Iparraldean ere beste hainbeste egin zuten hango Erregeek, urte gutxitan Baltikoan ere aginte politikoak, koroak, egin bait zuen bere erlijio-aukera: Danimarka (1536) eta Norvegian (1537), adibidez, eta librekiago Suedia (1526-29) eta Finlandian (1527).

Honela, ba, Luteranismoak segurtaturik izan zituen Europako geografia politiko-erlijiosoan lurralde-barrutiak.

Hau dena, ordea, ez zen bapatean gertatu, epez epe baizik, gorabehera handien ondoren alegia.

HIRU EPEALDI luzetan bana genezake urte haietako aldakuntza sozio-erlijiosoen historia: 1. Proposamen lutertarraren gizarteratzea (1517-1525).

Luter-en proposamen erlijiosoak oihartzun sakona izan zuen Elizan ezezik, gizarte alemaniarrean ere.

Hiru iraultza soziali aurre egin behar izan zitzaion urte haietan: Luter, dilema politikoa.

Erdi Aroko zuzenbide zibil eta eliztarraren arabera, Elizak eskomikatua zenez, erbesteratua izan behar zuen Luter-ek.

Eliz eskomikoa, beso laikoak bete erazi behar zuen.

Baina Inperioa, egiaz, negoziatzen hasi zen Luter-ekin. (...).

Hilabete hauetan, nazio alemanaren bozeramailegia gertatu zen Luter, haren beharren eta desiren abogaduegia bihurtu zen alegia, erbestera beste gabe bidali ahal izateko.

Baina, horregatixe hain zuzen, erreformatzailearekin jendaurreko negoziaketa bat edukitzeak haren itzala areagotu baizik ez zuen egingo.

Arrisku hauxe zen Aita Santuaren Nuntzioek baztertu nahi zutena.

(E. ISERLOH).

NEKAZARIEN GERRATEA (1524-25)

Gerrate gogor eta anker honen aurrean, Luter behartuta aurkitu zen jokabide sozio-politiko jakin bat hartzera, printzeen alderdiari bere itzala emanez.

Batez ere Th. Mûnzer izan zen laborari erreboltarien predikari eta gidatzailea.